2012-04-06

Etorkizuneko etxaldea


    "A farm for the future" izenburua duen dokumental hau 2009ko otsailean igorri zen lehen aldiz BBC-ren Natural World seriearen baitan. Rebecca Hosking da egilea eta dokumental honen protagonista. Basa-bizitza ardatz duten dokumentalak ekoizten jardun eta gero bere sorterrira, Devon-era itzultzen da gurasoen etxalde zaharraren kargu egiteko. Baina Ingalaterrako hegoaldean kokatutako etxalde honetan Rebeccak badu kezkatzeko arrazoirik.

Rebecca eta bere aita Devon-eko etxaldean arkumea eta txakurrarekin
    Azken hamarkadetan, elikagaiak ekoizteko iraunkorrak ez diren erregai fosil "merke" eta anitzen menpe bizi gara. Hauen erreserben gainprodukzioak eragindako prezio igoerek, energetikoki guztiz menpeko bihurtu dugun elikagaien produkzioa aurrekaririk gabeko bidegurutze batean aurkitzen da. 

    Elikagai produkzio modu desberdin eta iraunkorrak bilatzeko asmoz, aditu eta aritu ezberdinekin elkarrizketatzen da, besteak beste, "pico del petroleo" delako arazoaren gaineko ikastaro didaktiko eta azkarra emango dioten Colin Campbell eta Richard Heinberg espezilistekin, eta permakultore, ekintzaile eta ikerlari ezberdinekin. Hauek denak, etorkizuneko nekazaritzaren gakoak naturak berak ematen dituenaren ideiarekin bat eginez. 48 minutu hauetan, Rebeccak nekazaritza iraunkor bat lortzeko alternatiba ezberdinak esploratuko ditu bere etxaldearen birmoldaketa ebaluatzeko, helburua erregai fosilen dependentziarik gabeko produkzioa izanik.





 You tuben haundian ikusteko klikatu hemen
Vimeon ere aurki dezakezue, hemen klikatuz


Indioilarraren matxinada!!

Ez dizuet kontatuko nundik nora aurkitu dugun bideo hau sarean, ezta inporta ere. Baserri askotan ia egunero egin behar diogu aurre lan gogorrari, ikusi bestela morroi hau! Biba indioilarra!

2012-02-28

Johañe Pitrau

Laborari menditarrak esnarazi dituen lider zuberotarra

 

 

        Esan Pitrau eta txapela erantziko dizu askok Zuberoan bezala Nafarroa Beherean edo Lapurdiko mendialdean. Johañe Pitrau Erbin, XX. mendeko euskaldun inportanteenetako bat dela esatea ez da esajerazioa: hiru mende lehenago Bernard Goihenetxe Matalaz deituak Zuberoako jendeak aginte zentralaren aurka armatan jaikiarazi zituen gisan, Pitrauk mendialdeko nekazariak engaiarazi, konprometituarazi, zituen beren etorkizunaren alde borrokatzeko jakintza, eskuzabaltasuna eta autoeraketa astinduz armatzat. Antolatzen ari zen Europa osoan bezala etorkizuna industriaren eta hiritartzearen gainean oinarritu nahi zuen Frantzia hartan, 1950-1960 hamarkadetan, nekazariak ziren progresoari sakrifikatu beharreko jendeak; eta hauen artean hutsaren hurrengo utziak ziren eskualde menditsuetakoak. Ziutateak eta usinak haragi beroz hornitzeko, baserriek hustu behar zuten estraina, bertan heriotzaren zain zaharrak abandonatuta, beranduago eremu haiei turistei paisaia liluragarritzat saltzeko. Ez zen Johañe Pitrau Erbin izango mugitu lehen nekazaria, are gutxiago bakarra. Baina marka berezia utzi zuen laborari menditarren bizimodua duintasunez tratatua izan zedin borrokatu ziren ehunka milintateen artean. Sasoi betean hil zela laster 35 urte eta zuberotar haren irudia ez da lausotu. 


       Dudarik gabe asko unkitu gaitu ARGIA astekariarekin iritsi zaigun LARRUN aldizkarian argitaratutako erreportaiak. Johañe Pitrau Erbin(1929-1975) zuberotar haundiak orain 40 urte "Zeruko argia"n kontatutakoak gogoan hartu nahi izan ditu Larrunek. Ez du desperdiziorik!


"Laborari gehienek haurrak hirira joan
zaizkienean jo behar dute herri edo
zahar etxe hurbilenera. Gazteen
esportazioak zaharren deportazioa
baitakar (…) Ihesi doazenen guraso
zaharrak zahar etxeetan hiltzen dira,
edo basurdeak bezala beren
gordagietan”




2011-12-21

txotx!!

      Denbora aurrera dixe, baitxa hemengo gora-beherak ere. Neguko solstizioa gainian dakagun hontan, (guretzat 3. negua izango da aurtengua abarkak jantzita), neguro bezela iluntasunak eta hotzak tokixa hartu debe apurka-apurka. Honek baldintzatuta, kanpoko lana gutxitzia besterik ez jaku geratzen. Frontala buruan jarri eta nola hala, egun argiz eittia ezinezko dian zereginak eitten doguz.

      Aurten sardaua eiñ dou estreiñakoz. Pasa berri dan zapatuan jardun genduan 200 L-ko barrika bat botilaratzen gure lagun fiñ batzuen laguntzaz. Datozen astietan botilarauko dittugu geratzen dian litruak.


Txikitxutako sagarra (patsa) zabal-zabal jarritxa, "gozatzen"
Urbi eta Rene tolaria patsez betetzen

      Oso esperientzia politxa suertatzen ari da prozesu hau. Sagarrak batzetik, sagardoa boteiletan ikusterainoko bidia oso politxa da. Armueta-berriko maixuari eta maistrari esker ein dogu, eta nola ez, lagunen parte-hartzia ezinbestekua izan da. Asko ikasi dogu parte hartu dogunok eta eiñdako lanaz gozatzeko aukera ere izango dau gure eztarrixak eta osasunak, boteilak ustu bitxartian.


Sardaua botilaratzen jardun gedun taldia

Lanak bukatzen dittugunian izango dozue argazki eta bideua ikusteko aukeria. Bitxartian honekin konformau bihako zerate. Gaian inguruko interesa baldin badaukazue "Klikatu eta ezagutu" atalian (eskuman) jarri dizuegun artikulu hau irakurtzera gonbidatzen zaitxuztegu.



                                               video


Ondo segi,
Olentzerok ikatza ekarriz gero, etorri hona eta eiñgou tratua!

2010-12-08

Oilo txikixak (enanoak) eta txitak


         Oilo arraza desberdinak dakaguz baserrixan. Bidixo hontan ikusiko dozuena eta bere inguruan daozen txitak, arraza txikikuak diaz. Oso oilo bizixak dia, bildurtixak eta oso rustikuak. Kanpuan ibiltzia asko gustatzen jakue, baitxa egualdi txarra dauanian ere. Hegan ere ia usuen pare eitten debe. Oilategixan kontrolauta eukitzeko luma punta batzuk mozteko joera dao, nahi deben tokira juaten diaz eta: ortuan sartu leikez eta gabetan arboletan lo eiñ.

        Oilo txiki hauek, gero eta gehixao ikusten diaz baserrixetan. Batzuk kuriosidadiagaitxik bakarrik, beste batzuk aldiz, gure antzera, probetxu hona ateratzeko; txitak atera eta oilo/ailasko berriak munduratzeko eta hazteko. Urtein zihar lokatzeko joera haundixa dauke. Oiluak lokatzian, arrautzak berotzen (inkubatzen) dittu, ez dau arrautza gehixago jartzen bitxarte honetan eta egunian oso gutxitan jaikitzen da, jan eta edateko soilik oso denbora gutxixan, arrautzek berotasuna galdu ez dezaten. Gainera, gogoz defendatzen dau bere lekua eta arrautzak, pikoka.

         Lokatzen dianian, nahi dittugun arrautzak jartzen dizkiegu azpixan, ez dittuzte eurenak bakarrik inkubatzen. Badao paitxa arrautzak jartzen dizkionik ere, baina, kontutan izan bihar da espezie bakoitzak bere inkuatze denbora eta baldintzak bihar dittula. Paitxen kasuan, hilabete ingurura luzatzen da eta askotan ordurako oilaloka esnatzen hasten da. Oiluen kasuan, 21 egun barru txitak jaiotzen hasten dia.

video


        Oiluak lokatzia espeziearen biharrezko prozesua dan arren, gaur egun badaoz lokatzen ez dian arrazak, gizakiaren aukeraketa konkretuak sortutako arrazak dia. Aukeraketa honen arrazoi haundixena kasu hontan, oilo arrautzen produkzioa da oiluak lokatzian ez bait dau arrautzarik jartzen. Beraz, arraza hauek gure antzerako praktikekin edo askoz ere produktiboagoak (bere alde on eta txarrekin noski) diran inkubadoren bitxartzez eta "haztegien" bidez (bonbila infragorriak...) egitten debe bizitzeko biharrezkua dauken prozesu hau.

         Gure inguruan ikus ditzazkegun oilo gehixenak arrautzatarako oiluak dia. Bi arraza desberdinen arteko elkarketatik sortzen dia, eta alderdi hortan oso eraginkorrak dia, beraien lehenengo 2 urtietan, urtian 200 arrautzatik gora jartzeraino (beti ere, zaintzeko kriterixuan arabera, pentzua, argi artifiziala...). Kolore gorrikuak dia orokorrian luma txuri batzuekin. Oilo rustikuekin konparatuz, askoz ere pentzu gehixao jaten debe.



         Bidixo hontan ikusi daitezkeen txita hauek 3 egun inguru izango dittue eta 2010eko abuztuan grabauta dao.

Ondo segi!

2010-12-02

Atxutxiamaika Armueta Zaharren

Ondo gordeta geratuko jaku hiruroi gaur pasau dan eguna. Ixa 30 "arkakuso" etorri jakuz goizian, salto, parre, saltaka... eta galdera mordo bat eiñaz. Urduri xamar geunden hasiera baten, eta egualdixak ez digu hasiera bateko kezkia baretu, baina etorkizunan parte diran pieza txiki hauek tarte oso politxa eskeini digute eta espero dogu, beraiek, guk eskeini nahi izan diegunaren zati bat jaso izana.


Umiak bi taldetan banatu doguz eta talde bakoitza bere aldetik ibili da. Alde batetik, Haritzekin juan da talde bat, konposteran funtzionamentua ikusi eta ortura juan gera gero. Ortuan, aurreko egunian merkatu plazan marraztu zittuzten barazkixak bilatu eta identifikatzen jardun dogu jolas modura, eta Haritzen azalpenak entzun dittuzte: barazki asko nola sortzen diran loratik fruitura, barazki familia desberdinak... eta ausartenek, azalpenez gain, barazki batzuk ikutu eta dastatzeko aukera euki debe. Bete aldetik, gainontzekuak Aitorrekin jun dira inguruko zuhaitzak ezagutzeko asmoz. Fruta arbola desberdinak identifikatu dittuzte, beraien fruituak, lorak eta usain goxoak bereiztuz. Horretaz gain, behorra eta moxalari jaten eman, oiluak, antzarrak eta paitxak ikusi eta inguruan geneukan Prai akerra inkordiatzen jardun debe.


Konturau orduko, bazkal ordua allau da eta motxailuek inbidiaz ikusiko luketen kanpamentua montau dogu atarixan. Etxetik ekarritxako ogitartekua bapo bazkaldu debe. Bazkaria ere 10 minutuan jan debe gehixenek, begiraleen ipuinak entzuten, erne erne, eta aspertu diranian "arkakuso" egarrituak bezela hasi dira hara eta hona: lepokoak eta eskumuturrekuak ein dittuzte koloretako hariekin (guri ere ein dizkigute batzuk), Pintxo eta Ilunekin jolastu debe, askako arraineri jaten eman diete eta guk ikusi ez ditugun beste hainbat barrabaskeri...


Atsaldian ere, baserrixa ezagutzen jarraitxu dogu baina lanak eta bizilaguna aldaturik. Gaizka etorri da Aitorren ordez eta Haritzek goizian eindakoa ein debe Gaizkakin. Haritzen taldia berriz Aitorrek goizian erakutsitakoa ikustera juan dira.

Agurtzeko, eta eskerrak emateko, beraiek udaleku ireki hauetan eindako bertso bat abestu digute, dagokion dantza eta guzti!
Egunaren juan etorrixa ikusitxa eta eguraldixak zapuztu dizkigun tartetxoak albo batera utzita, aitortu biharra daukagu pena haundixa sentidu dogula juan jakuzenian. Datorren urtian edo lehenao berriz bisitatuko gaitxuen esperantzia geratzen jaku...

Eskerrik asko Elgoibarko haurrak!! Bizi sentiarazi gaittuzue!

Ortuan azalpenak ematen

2010eko uztailaren 29an



2010-08-14

Frutarbolak

Gaur errepasua eman diegu frutarboleri. Uda bete betian gaude(ematen ez duan arren) eta kuriosidade haundixakin eman dogu bueltatxo bat. Frutarbola batzuk eman dute fruitua, keixak(gereziondoak) esaterako. Baina beste batzuk, gehixenak oraindik heltzen hari dia.


Gereziondoa fruta eman ondoren (2010 abuiztua)
Gereziondoa loratan (2010 apirila)











Kuriosuetan kuriosuena limoiondoa da. Pasa dan tenporadako limoi batzuk zintzilik eukitziaz gain lorak atara ditxu aurten eta limoi berrixak badatoz piskanaka. Kuriosua zera da: limoi haundixak, lorak, eta limoi berri txikiak batera daudela arbola berdinian.


Limoiondoaren lora zabalik
Limoiak eratzen




Pasadan tenporadako limoia

Mandarinondoan ez da mandarinarik ikusten. Laranjondoa berriz laranja mordo batekin dator aurten. Oso txikiak dia oraindik.

Badatoz laranja txikiak
Intxaurrondoak aldaketa majua ein du apiriletik abuztura. Baserritarrek esaten dutenez aurtengo urte hau, intxaur askoko urtia izango omen da. Ia hola dan.

Intxaurrak(2010 abuztua)
Intxaurrondoa(2010 apirila)
Fruitu sikuen taldian badaukagu beste bat ere, hurra.

Hurraren lehenengo hostoak
Hurrak

Baditugu sagarrondo batzuk, klase desberdineko sagarrekin. Batzuk jaso daitezke dagoeneko, bestiak jasotzeko itxoin ein biharko dogu gehitxuo. Aurtengo urtia, sagar urtia dala ere esaten dabe batzuek. Madaria ere puntuan dago. Gaur eguerdian madariz jositako adar batek ia azpian hartu du gutariko bat jausi danian.

Madaria(2010 abuztua)
Madariondoaren lora
Sagarrak
Okaranak ez dira eldu oraindik. Itxura ona dauke, eta okaranez ondo beteta daude adarrak.
 
Okaranak(2010 abuztua)

Pikuek aurreko urtian izan zaben exituan ostian desiatzen gaude berriro hagin artian sartzeko, baina itxoin ein bihako dogu. Sobratzen dianekin mermelada goxua eingo dogu beharbada, aurreko urtekua geratzen zaigu oraindik!

Pikuak(2010 abuztua)


Salbatu da mailuki(marrubia) 1 gutxienez, argazkirako besterik ez bada. Bareek jan dizkigute asko.